Proiektu berritzaileen bila gabiltza! BBSC Awards-ek eragin globala duten era guztietako soluzio teknologikoak eta humanistikoak saritzen dituzte. Parte hartu eta irabazi finantziazioa, ikuspena eta kontaktu pila bat!
Munduko hondamendiak, hala nola pandemiak, hondamendi naturalak edo krisi ekonomikoak, gure sistema politikoa, ekonomikoa eta soziala eragiten ari dira. #BBSC Awards-ek edozein industriatako early stage fasean dauden ideiak eta proiektuak saritzen dituzte ere, hondamendien efektuei aurre egiten dietenak, asmamena eta teknologia erabiliz.
Sariak
Hiru proiektu irabazleak lortzen dutena:
10.000€ + adituen aholkularitza + bulego-espazioa urtebetez
5.000€ + adituen aholkularitza + bulego-espazioa urtebetez
2.500€ + adituen aholkularitza + bulego-espazioa urtebetez
Eta beste gauza asko argitzen joango gara!
Aplikazio-prozesua
Deialdia ireki dugu
Martxoaren 30a Elkartu zure taldearekin eta hasi proiektua prestatzen. BBSC Awards-ei aplikatzeko behar diren oinarriak eta dokumentazioa berrikusteko momentua da.
Deialdia ixten dugu
Ekainaren 30a
Aplikazioak aurkezteko epea amaitu da. Bada garaia proiektu guztiak berrikusteko eta azken fasean egongo direnak hautatzeko.
Finalisten komunikazioa
Irailaren 14a Ebaluazioa egin ondoren, 12 proiektu hautatuko dira, #BBSC eszenatokian epaimahaiaren aurrean aurkezpena egiteko.
Training-saioa
Irailaren 18a 12 finalistek aldez aurreko saio bat izango dute, borondatezkoa, haien aurkezpena praktikatzeko. Han, aholkuak jasoko dituzte, arrakasta-aukerak areagotzeko.
Azken pitch-a
Irailaren 23a Iritsi da eguna! Proiektu finalista bakoitzeko pertsona bat #BBSC eszenatokira igoko da eta bere startup-a defendatuko du ikusleen eta epaimahaiaren aurrean, 5 minutuko aurkezpenean.
Sari-banaketa
Irailaren 24a Unerik gogoangarriena! Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, hiru proiektu irabazleen berri emango du. #BBSC galan jasoko dituzte sariak, ekitaldiaren azken gauean.